sábado, 14 de enero de 2012

2.proiektua_azken entrega (etxebizitzak)

Hauek dira Baionako kanpusaren handitzearen gure proposaenaren azken emaitzak. Lehen bi paneletan soluzio orokorraren ingurukoak ikus daitezke, eta ondorengo bietan garatzea tokatu zaidan etxebizitzen atala.









domingo, 25 de diciembre de 2011

2.proiektua _ aurreproiektua (etxebizitzak)

Etxebizitzen garapena aurrera eramanez, hau da azken entregaren aurretik planteatzen dena. Bolumen konpaktu batean, Baionako alde zaharreko etxebizitzen itxura mantendu nahi da (fatxadan, 5m inguruko "bloke" bakoitza nabarituz).



Duela bi asteko entregarekin konparatuz, unibertsitate eraikinean aldaketa nabaritzen da. Forma modifikatuz, proiektuan integratu nahi izan da, etxebizitza eraikinarekin guztiz desberdindu gabe. Horrela, espazio publikoek izaera hobea edo aprobetxagarriagoa lortzen dutela uste da.


Etxebizitzetan aipatzekoa da bi fatxada nagusien desberdintasuna. Patiorantz ematen duenean mugimendua eman nahi zaio blokeari, eta kale aldekoa berriz neutroagoa egin. Aipagarriak izango dira lehiateetan jartzen diren zurezko lamazko kontraleiho mugikorrak (proiektuaren edo fatxadaren oinarri bezala hartzen direnak).


2.proiektua_ideia+ikerketa lana

Hau da azaroak 28ko entregan aurkeztutakoa. 
Lehenengo panelean, binaka planteatutako ordenazioa aurkezten da. Bertan, definitua geratzen da etxebizitza eta egoitza eraikina, eta hortik aurrera lana banaka burutzen da.



Bigarrenean, aldiz, nere kasuan etxebizitzen blokea adierazten da. Hasiera batean, bolumena orokorki hartuta, ebaketa orokorrekin baina distribuzioak definituta.



viernes, 11 de noviembre de 2011

2.proiektua_Baionako kanpusaren ordenazioa

Duela aste batzuk egindako Baionaren analisien ostean, gure orubera hurbildu eta ateratako ondorioekin batera, ondorengo ordenazioa planteatzen da etxebizita eta irakaskuntza eraikinetarako.



Guzti honekin batera, proposamena gehiago ulertzeko hau da orubearen maketa:






jueves, 20 de octubre de 2011

2.proiektua_aurrentrega_Baionaren azterketa

Proiektua pausoka aurrera eramanez kanpusaren handitze eta birmoldaketa lortzeko, hiria analizatuz hasi gara. Horrek, Baionaren ikuspegi orokor bat izatera eraman gaitu, eta agian bisitetan aztertu ez ditugun hainbat gai ikustera. 






Ikuspegi orokor honekin, guri interesatzen zitzaizkigun gaiak azpimarratu eta gure erara interpretatu dugu Baiona, eta horrek ondoren ikusten den maketa subjetiboa erakarri du:


              

Hemendik aurrera, gure orubera zoom bat egin eta analisitik atera diren lehen ideia edo ondorioak jorratzea tokatzen da.

lunes, 3 de octubre de 2011

1.entrega_Plazaren birmoldatzea



Hasierako ideientzako laneko maketa





Lanekoaren eta azken maketaren arteko konparaketa



Azken maketa:









Eguzkiaren efektua eta honen eraginez plazaren erabileran egon daitezkeen aldaketak ikusteko, ondoko bideoa:



Entregarako A1 panela: